Ohiko galderak
Ezagutu ohiko zalantza eta galderen erantzuna
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52.ter artikuluak ez ditu baztertzen, baldintza argi batean, xedapen horrek eskatzen dituen gainerako baldintzak betetzea.
Kontsignatu behar den zenbatekoa fakturaren guztizko zenbatekoa da.
Gasolio hobaridunaren erosketak, baldin eta ordaintzeko modua gasolio-txeke hobariduna izan bada, eskabidearen "Gasolio-txekeen bidez egindako erosketak" izeneko atalean soilik agertu behar dira.
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluaren 1.4 epigrafean ezarritako tasan erositako gasolioak bakarrik sortzen du itzultzeko eskubidea, baldin eta traktoreen motorretan edo nekazaritzako makinetan erregai gisa erabili bada. Horretarako, erregai-erabileratzat hartu behar da, aipatutako Legearen 49.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera: "Hidrokarburoen gaineko Zergaren eremu objektiboan sartutako produktu bat edozein motorretan erretzeko erabiltzea".