Informazio orokorra
Ezagutu zer den erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zerga itzultzea
Itzulketaren zenbatekoa
Itzulketaren zenbatekoa izango da itzulketaren oinarriari Zerga Berezien Legearen 52 bis.6 artikuluan ezarritako itzulketa-tasa aplikatzearen emaitza.
Itzulketaren oinarria interesdunak erositako gasolio-bolumena izango da, lehen adierazitako ibilgailuetan erregai gisa erabiltzen dena, milaka litrotan adierazita.
2019ko urtarrilaren 1etik, itzulketa-tasa 49 eurokoa da mila litroko.
Jaso beharreko itzulketaren gehieneko zenbatekoa ez da 50.000 litro gasoliori dagokiena baino handiagoa izango ibilgailu eta urte bakoitzeko, taxien kasuan izan ezik; kasu horretan, itzulketaren gehieneko zenbatekoa ez da izango 5.000 litro taxi eta urte bakoitzeko dagokiona baino handiagoa.