Zerga onurak: Salbuespenak eta itzulketak
Lortu Fabrikazio-zerga Berezien salbuespenen eta itzulketen kudeaketa eta alderdi nagusiei buruzko informazioa
Salbuespenak
Oro har, zerga berezietatik salbuetsita egongo dira honako hauetara bideratzen diren produktuen fabrikazioa eta inportazioa:
- harreman diplomatiko edo kontsularren esparruan entregatuak izatera bideratutakoak,
- ,Espainia ez den eta Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte diren edozein estatutako nazioarteko erakundeei eta indar armatuei emateko bideratutakoak,
- nazioarteko nabigazioa egiten duten ontzi eta aireontziak hornitzera bideratutakoak, jolaserako aire-nabigazioa edo itsas nabigazio pribatua izan ezik.
Gainera, zerga berezi bakoitzaren arau espezifikoek esparru objektiboan sartutako produktuei aplikatu beharreko beste salbuespen-kasu batzuk ezartzen dituzte.
Barnekoa ez den Europar Batasuneko lurralde-eremutik hornitzen diren produktuak badira, eta harreman diplomatikoen edo kontsularren esparruan entregatzen badira, edo Espainia ez den eta Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte den edozein estatutako nazioarteko erakundeei eta indar armatuei ematen bazaizkie, salbuespenen onuradunek zuzenean jaso ahal izango dituzte etete-araubidean, "BEZaren eta Zerga Berezien salbuespen-ziurtagiria" emanez. Ziurtagiri horren eredua ekainaren 25eko EHA/1729/2009 Aginduaren I. eranskinean ezarri da, eta agiri osagarri elektronikoarekin batera aurkeztu beharko da.