Hornidura-epeak
Ezagutu kontabilitate-idazpenak hornitzeko epeak
1. Arau orokorra
Oro har, SILICIEra behartuta dagoen establezimendu baten titularra bazara, zure kontabilitate-idazpenak eman behar dizkiozu Zerga Agentziari, idazpenaren xede den mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo 24 ordu balioduneko epean.
2. Kontabilitatearen hornidura, barneko kontabilitate-sistematik abiatuta, euskarri informatikoan (HAC/998/2019 Aginduaren 6. artikulua)
Kontabilitate-sistema bat baldin badaukazu euskarri informatikoan eta hura oinarri hartuta idazpenak egitea erabaki baduzu, mugimendua, eragiketa edo prozesua erregistratu ahal izango duzu sistema horretan, gertatu eta hurrengo 24 ordu baliodunetan, eta kontabilitate-idazpenaren datuak Zerga Agentziari eman ahal izango dizkiozu bost egun balioduneko epean.
Horretarako, horniduraren epea idazpena zure barneko kontabilitate-sisteman erregistratzen duzun egunetik aurrera zenbatuko da, baina erregistroa ezarritako epearen barruan egiten ez baduzu, hornidura-epea aipatutako epea amaitzen denetik aurrera zenbatuko da.
Abuztua baliogabetzat jo ahal izango duzu, hornidura-betebeharraren ondorioetarako soilik. Kasu horretan, kontabilitate-idazpenen hornidura, epea abuztuan amaitzen bada, irailaren lehen egun baliodunera arte luzatuko da.