Nola kontsultatu edo aldatu banku-helbideratzea
Kontu-zenbakia kontsultatu eta aldatu
Itzulketa helbideratu duzun banku-kontua kontsulta dezakezu, eta ordainketa adostu arte aldatu ahal izango duzu.
Zure aitorpena dirua sartzeko izan bada, kontu-zenbakiaren aldaketa ordainketa bakoitzaren helbideratze-epea amaitu arte egin dezakezu.
Halaber, helbideratzea baliogabetu dezakezu ordainketa beste bide batetik egitea erabakitzen baduzu, eta helbideratzea birgaitu, baliogabetu baduzu. Bi aukera horiek aitorpena aurkezteko epearen barruan baino ez daude eskuragarri.