Errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeak
Zer erakundek osatzen dute, zer ezaugarri dituzte eta zer betebehar ditu?
Araubide horren xede diren erakundeak
-
Ondasun-erkidegoak, jabeen erkidegoak barne.
-
Jasogabeko jaraunspenak.
-
Sozietate zibilak. 2016ko urtarrilaren 1era arte, guztiek ordaintzen zituzten zergak araubide horretan. Data horretatik aurrera, honako hauei bakarrik aplikatzen zaie:
-
Nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak.
-
Merkataritza-xederik ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak; hau da, honako jarduera hauek egiten dituztenak:
- nekazaritza-jarduerak
- abeltzaintzako jarduerak
- basogintzako jarduerak
- meatzaritzako jarduerak
- eta lanbide-sozietateen Legearen mendeko lanbide-izaerakoak
-
-
Nortasun juridikorik ez duen edozein erakunde, baldin eta zergagarri den unitate ekonomikoa edo ondare bereizia bada.
-
Atzerrian eratutakoak, baldin eta Espainiako legeen arabera eratutako errentak eratxikitzeko entitateen izaera juridiko bera edo antzekoa badute.
Araubide honen mende ez dauden erakundeak
Besteak beste:
-
2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, nortasun juridikoa eta merkataritza-xedea duten sozietate zibilak.
-
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak.
-
Auzo-mendi komunen komunitate titularrak.
-
Aldi baterako enpresa-elkarteak.