Jardueraren etekina zehazteko araubideak
Zein metodo erabil ditzakezu, zein dira bateraezinak, noiz zaude salbuetsita eta zeini egin diezaiokezu uko?
Zuzeneko zenbatespen arrunta
Aplikatzen da:
-
Modalitate sinplifikatua edo zenbatespen objektiboa (moduluak) erabili ez baduzu.
-
Baldin eta zure jarduera guztien negozio-zifraren zenbateko garbia 600.000 €-tik gorakoa bada aurreko urtean, edo zuzeneko zenbatespen sinplifikatutik kanpo badago aurreko hiru ekitaldietako batean.
Honako hauen arteko aldearen arabera kalkulatzen da: diru-sarrera konputagarriak (salmentetatik eta zerbitzuak ematetik eratorritako diru-sarrera oso guztiak, bai eta autokontsumoa eta dirulaguntzak ere, besteak beste) eta gastu kengarriak (kontabilitatean edo nahitaezko erregistro-liburuetan behar bezala justifikatuta eta erregistratuta eta diru-sarrerak lortzeko beharrezkoak direnak). Horrela lortutako etekin garbiari arauan aurreikusitako murrizketak aplikatu ahal izango zaizkio.
1. fasea |
(+) Diru-sarrera osoak (-) Gastu kengarriak (-) Amortizazioak (=) Etekin garbia |
---|---|
2. fasea |
(-)Bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekinak murriztea, edo modu nabarmen irregularrean lortutakoak, ekitaldi bakarrean egozten direnean (% 30). Gehienezko murrizketa-oinarria: 300.000 euro. Araubide iragankorra: 2015-1-1a baino lehen zatika jasotzen ziren etekinei (=) Etekin garbi murriztua |
3. fasea |
(-) Murrizketa ekonomikoki mendekoak diren edo lotu gabeko
(-) 12.000 eurotik beherako guztizko errentak dituzten zergadunentzako murrizketa, jarduera ekonomikoarenak barne (aurreko murrizketarekin bateraezina) (-) Jarduera hasteagatiko murrizketa (=) Etekin garbi murriztua guztira |