Jarduera ekonomikoen etekinak
Noiz egiten duzu jarduera ekonomiko bat?
Jarduera ekonomiko bat egitea deritzo ondasunak edo zerbitzuak ekoiztean edo banatzean esku hartzeko, produkzio-bitartekoak edo giza baliabideak norberaren kontura antolatzeari.
Jarduera ekonomikoen etekinak hauek dira:
-
Fabrikazio-jarduerak.
-
Eraikuntza-jarduerak.
-
Merkataritza-jarduerak.
-
Zerbitzuak emateko jarduerak.
-
Artisautza jarduerak.
-
Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako eta arrantzako jarduerak.
-
Lanbide liberaletan, artistikoetan eta kirolekoetan aritzea.
-
Ondasun higiezinen errentamendua, jarduera antolatzeko lan-kontratua duen langile bat baduzu, lanaldi osokoa.
-
Erauzketa-jarduerak.
-
Meatze-jarduerak.