Banakako edo baterako aitorpena
Ezagutu errenta-aitorpena aurkezteko modalitateak
Zer da familia-unitatea?
Oro har, PFEZaren aitorpena banaka egiten da. Hala ere, familia-unitate bateko kideek batera deklaratu dezakete.
Familia-unitatea honela osatuta dago:
Bikote ezkondu baten kasuan, legez banandu gabeko ezkontideek, eta, egonez gero:
-
Seme-alaba adingabeak, gurasoen baimenarekin horietatik aparte bizi direnak izan ezik.
-
Adin-nagusitasuna duten seme-alabak, judizialki ezgaituta badaude eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende badaude. Kode Zibila eraldatu ondoren, barnean hartzen dira, halaber, desgaitasuna eta adin-nagusitasuna duten seme-alabak, baldin eta seme-alaba horien gainean ordezkaritza-kuradoretza ezarri bada ebazpen judizialaren bidez.
Ezkontzarik ez badago edo legezko banantze-kasuetan, honako hauek osatzen dute:
Aita edo ama, eta bata edo bestearekin bizi diren seme-alabak, aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte.
Adin-nagusitasuna 18 urterekin lortzen da.
Familia-unitateko kideak zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera hartuko da kontuan.