Noiz jasanarazi behar dut BEZa (sortzapena)?
BEZaren sortzapen uneari buruzko informazioa
Oro har, ondasun-emateetan zerga sortzen da ondasuna bezeroaren esku jartzen denean.
Zerbitzu-emateetan, BEZa zerbitzua ematen amaitu ondoren sortzen da.
Errentamenduetan, horniduretan eta segidako traktuko eragiketetan, prezioa eskatu daitekeen unean.
Aurreratutako kobrantzak egiten badira, kobrantza aurreratuaren unean gertatzen da sortzapena. Aitzitik, ordainketaren atzerapenak ez du garrantzirik.
Berezitasunak daude honako kasu hauetan: herri-administrazioei obrak egitea, komitentearen eta komisio-hartzailearen arteko transmisioak, autokontsumoak, segidako traktuko zenbait eragiketa eta erkidego barruko entregak (ikus BEZLaren 75. artikulua)
Sortzapenaren unea izango da faktura egiteko eta BEZaren kuota jasanarazteko betebeharra ezartzen duena, bai eta sortutako BEZa aitortu behar den aldia ere.
Bezeroa enpresaburua edo profesionala bada, faktura hurrengo hilaren 15era arte egin ahal izango da, baina eragiketaren sortzapena edo ordainketa aurreratua gertatu den aldian aitortu beharko da.