Ohiko galderak
Informazioaren aurkibidea saltatuOinarrizko gaiak: zerbitzu berria Pre303n. Euskarri informatikoan dauden liburuen inportazioa. Pre303/LSI
2022ko apirilean, 303 eredua aurkeztu behar duten Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zergadunen eskura jarri zen laguntza-zerbitzuaren bertsio berri bat, erregistro-liburuak euskarri informatikoan dituzten zergadunentzat eskuragarri dagoen eredu hori betetzeko.
Zerbitzu berri honek berekin dakar likidazio-datuak eta informazio gehigarria automatikoki betetzea IBESan ez dauden eta beren liburuak euskarri informatikoan Zerga Agentziak ezarritako formatuaren arabera eramaten dituzten zergadunentzat.
Pre303 zerbitzu berria erabilgarri egongo da eta 2022ko lehen hiruhilekoko eta hurrengoko autolikidazioa aurkezteko erabili ahal izango da.
2022tik, Pre303/LSI zerbitzua 303 eredua aurkezten duten zergadunei eskaintzen zaie, erregistro-liburuak formatu elektronikoan eramaten dituztenei, eta hiru hilean behin egiten dira, honako hauetan barne daudenak izan ezik:
- IBESean
- BEZaren erregimen sinplifikatuan
- inbertsioko urrearen erregimenean
303 eredua aurkezteko egoitza elektronikoan dagoen inprimakiaren bidez
Zerga Agentzia: PRE 303 (303 ereduko laguntza-zerbitzua)
Zergadunak eskuragarri du Likidazioa ataletik liburuen inportaziorako sarbidea
Zergadunak euskarri informatikoan eraman behar ditu liburuak, Zerga Agentziak argitaratutako formatuaren arabera, sistemak laukitxo bakoitzean sartu beharreko zenbatekoak kalkulatu ahal izan ditzan.
Erregistro-liburuek Excel formatuan egon behar dute. Hemen eskura daitezke: LSI
Haiek sortzeko aplikazio informatikorik ez baduzu, txantiloi hau erabili dezakezu:
Zergadunak inprimakiaren bidez eredua betetzen hasten denean, likidazio-orrira sartzean Erregistro-liburuak botoia sakatu behar du
Sistemak zergadunari bere jarduera ekonomikorako zergadunaren liburuak dituen Excel fitxategia identifikatzeko eskatuko dio.
Liburua bakarra da ekitaldi osorako, eta, beraz, fitxategi berean jasoko dira aldi guztietako datuak.
Hau da, 1H/303 betetzean, liburuak 1Hn erregistratutako fakturen datuak ditu; 2H/303 betetzean, liburuak dagoeneko aurkeztutako 1Hko eta inportazioaren ondoren egin eta aurkeztuko den 2Hko datuak ditu; 3H/303 betetzean, liburuak dagoeneko aurkeztutako 1H eta 2Hko eta inportazioaren ondoren egin eta aurkeztuko den 3Hko datuak ditu; eta, azkenik, 4Hn, liburuak ekitaldi osoko fakturak ditu, inportazioan aldiaren arabera dagokion hiruhilekoa, hau da, 4H/303, betetzeari kalterik egin gabe.
Inportatutako BEZaren erregistro-liburuetako informazioa Zerga Agentziaren sistemetan gordeko da, eta, batera eramatea aukeratu baduzu, berrerabili ahal izango dituzu 100 eta 130 ereduak aurkeztean.
Erregistro-liburu berri bat inportatzean, une horretan inprimakian dagoen informazioa ezabatuko da. Autolikidazioa aurkeztu ondoren, erregistro-liburua berriro inportatu ahal izango da, aitorpen osagarri bat aurkezteko.
Inportazioan gorabeheraren bat izan den ikusi ahal izango da, zergadunak zuzendu dezan
Beraz, zergaduna 303 eredura itzultzen denean, laukitxoak liburuetan erregistratutako datuen arabera beteta aurkituko ditu
Pre303 dokumentuan jasotako datu ekonomikoak, liburuen inportaziotik eratorritakoak, ezin ditu zergadunak aldatu; daturen bat aldatu edo doitu behar bada, fitxategian erregistroa zuzendu beharko da, eta berriro inportatu, zenbatekoak bere jarduera ekonomikoaren errealitatera egokitzeko.
Zergarekin lotutako errolda datuei dagokienez, zergadunak BEZaren Zentsu-Leihoa atalean eta identifikazio-datuen atalean bistaratzen dituenak, beti aldatu ahal izango dira Nire Errolda Datuak BEZa sarbidearen bidez, erroldan eragina izan dezaten.
Igorritako fakturen erregistro-liburuan "Eragiketaren data" zutabea bete beharko da eragiketaren data faktura emateko datarekin bat ez datorrenean.
Jasotako fakturen erregistro-liburuan "Eragiketaren data" zutabea bete beharko da eragiketaren data faktura emateko datarekin bat ez datorrenean eta fakturan hala jasota dagoenean.
Adibidea: A enpresak salgaiak saltzen dizkio beste enpresa bati 20XX(e)ko martxoaren 20an, eta eragiketa 20XX(e)ko apirilaren 10eko fakturan adierazten da. Bi datak erregistratu behar ditut?
"Faktura emateko data" (20XX(e)ko apirilaren 10a) eta "Eragiketaren data" (20XX(e)ko martxoaren 20a) idatziko dira, eta 20XX(e) 1H-ko ekitaldian jasoko da.
Zuzentzen ari den jatorrizko fakturari dagokion eragiketaren data.
Zuzendutako azken faktura dokumentatzen duen eragiketa egin den azken eguna jasoko da (egunik berriena).
Laburpen-faktura dokumentatzen duen eragiketa berrienaren data jasoko da.
Adibidea: 20XX(e)ko uztailaren 25ean igorritako faktura, 20XX(e)ko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun-entrega dokumentatzen dituena; eragiketaren data uztailaren 20a da.
IFZrekin identifikatuko dira (atzerritarren kasuan izan ezik).
Jaulkitako Fakturen Erregistro-liburuaren kasuan, bezeroa identifikatu ez den faktura sinplifikatuen kasuan, IFZ eremua osatu gabe egon daiteke, baina kasu horretan "Hartzailearen Izena" zutabean KUTXA BIDEZKO SALMENTA bezala jasoko da.
Bezeroak edo hornitzaileak Espainian IFZ esleiturik ez duenean, bere herrialdeak esleitutako identifikazio-zenbakia erregistratuko da, gehienez 20 karaktere alfanumerikoz.
Bizi den herrialdeko identifikazio-motak eta dagozkien balioak honako hauek dira:
02: IFZ-BEZ
03: Pasaportea
04: Bizileku duen herrialdeak edo lurraldeak igorritako identifikazio-agiri ofiziala
05: Egoitza ziurtagiria
06: Beste frogagiri bat
"Herrialde kodea" zutabean, bezeroaren edo hornitzailearen herrialdearen kodea jasoko da, ISP 3166-1 alpha 2 kodifikazioak dioenaren arauera. Identifikazio-mota 02 bada, ez da nahitaezkoa izango.
Bezeroaren/hornitzailearen zuzendaritza Europako Erkidegokoa ez den herrialde batekin bat datorrenean, edo Erkidegoko herrialde bat denean, Erkidego Barruko Operadore Zenbakirik ez duenean (Erkidegoko azken kontsumitzaile batzuekin gertatzen den bezala). Identifikazio-mota 02 bada, ez da nahitaezkoa izango.
Fakturan akats material bat gertatu bada (fakturan ez bada betetzen Fakturazio Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatzen diren baldintzetako bat), zuzenbidean oinarritutako akats bat gertatu bada, jasanarazitako kuota oker zehaztu bada edo zerga-oinarria aldatzea eragiten duten inguruabarretako bat gertatu bada (BEZaren Legearen 80. artikulua) faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, serie berezi bat izango duena.
Faktura zuzentzailea ordezkapenagatik edo diferientziengatik egin ahal izango da.
- Zuzenketa "ordezkapen" bidez egiten bada, egindako zuzenketaren berri eman beharko da, eta zuzenketa horren zenbatekoa ere adierazi beharko da.
- Zuzenketa "diferentzien" bidez egiten bada, zuzenketaren zenbatekoaren berri eman beharko da zuzenean, zeinua edozein dela ere.
Adibidea: 1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen faktura bat 800 € eta 168 €-tan zuzendu behar da, hurrenez hurren):
- Ordezkapena: 2 faktura erregistratu behar dira, okerrekoa zenbateko negatiboekin eta zuzenketakoa (zerga-oinarria -1.000 €-koa eta kuota -210 €-koa duen faktura bat, faktura zuzentzailea 800 €-koa eta kuota 168 €-koa).
- Diferentzien arabera: zuzendutako zenbatekoaren berri ematen duen faktura bat erregistratu behar da (zerga-oinarria -200 € eta kuota -42 €-koa).
1624/1992 Errege Dekretuaren 63.4 artikuluaren azken paragrafoarekin bat etorriz ("Era berean, baliozkoa izango da faktura bera hainbat idazpen korrelatibotan jasotzea, zerga-tasa desberdinetako zergak ordaintzen dituzten eragiketak barne hartzen baditu"), faktura batek BEZ/Errekargu mota desberdinetako datuak baditu, linea bat sartuko da mota bakoitzeko, eta honako hauei dagozkien zenbatekoak banakatuko dira: zerga-oinarria, jasanarazitako edo jasandako kuota, baliokidetasun-errekargua eta kobrantzak/ordainketak, eragiketaren kasuan, kutxaren irizpidearen arabera, eta gainerako datu komunak errepikatuko dira ("Faktura ematen den data", "Eragiketaren data", Fakturaren identifikazioa, Faktura jasotzeari dagokion zenbakia jasotako fakturen erregistro-liburuaren kasuan, "Hartzailearen/Igorlearen IFZ", "Hartzailearen/Igorlearen izena", Faktura mota" eta "Eragiketaren gakoa").
"Fakturaren zenbatekoa", fakturarako datu bakarra izan arren, ez da datu komuntzat hartzen fakturaren lerro guztietan. Hainbat lerrotan idatzitako fakturen kasuan, lerro bakoitza idazpen gisa tratatu behar da, eta, zenbateko osoa informatzean, idazpen bakoitzari dagokiona izan behar du; lerro desberdinetan idatzitako fakturen kasuan, lerro bakoitzaren zenbateko osoa izango da.
Hau da, lerro bat baino gehiagoko fakturetan, lerro bakoitzeko "Fakturaren zenbatekoa" zutabean lerro horren guztizko partziala jaso behar da:
"Fakturaren zenbatekoa" = "Zerga-oinarria" + "Jasandako BEZaren kuota" + "Errekargu kuota baliokidea".
Adibidea: apirilaren 25ean egindako faktura, 10.000 euroko zerga-oinarriarekin, 2.000 €-ri % 10eko tasa aplikatuz, eta gainerakoari % 21ekoa (adibidean, edukia duten zutabeak baino ez dira agertzen).
Faktura eman den eguna |
Fakturaren identifikazioa- Zenbakia |
Hartzailearen IFZ |
Hartzailearen izena |
Faktura guztira |
Zerga-oinarria |
BEZ mota |
Jasanarazitako BEZ kuota |
---|---|---|---|---|---|---|---|
20XX/04/25 |
10 |
AXXXXXXXX |
A sozietatea |
2200,00 |
2000,00 |
10,00 |
200,00 |
20XX/04/25 |
10 |
AXXXXXXXX |
A sozietatea |
9680,00 |
8000,00 |
21,00 |
1680,00 |
Era berean, "Diru-sarrera konputagarria" eta "Gastu kengarria" zutabeetan lerro bakoitzaren guztizko partziala jasoko da, zutabe horietan jasotako datuen metaketa diru-sarrera konputagarriaren edo fakturaren gastu kengarriaren zenbateko osoa izan dadin; azken batean, behin bakarrik kontsignatu denaren baliokidea da.
Kutxako Irizpidearen Araubide Bereziari lotutako eragiketa bat denean, "Ekitaldia" eta "Aldia" zutabeak ez dira hartuko datu komuntzat, eta lerro bakoitzean lerro bakoitzeko Kobrantza/Ordainketa "Datari" dagokion balioa jasoko da.
Bai. Faktura identifikatzen duen blokean, lehenengo eta azken fakturaren seriea eta zenbakia adieraziko dira.
Bai. Mota bakoitzeko lerro batekin erregistratuko da, zenbatekoak honako galdera honen arabera banakatuta: "Nola erregistratzen da hainbat zerga tasa dituen faktura bat?".
Faktura sinplifikatu bat eman eta erregistratu ondoren faktura sinplifikatu horren ordez faktura oso bat eman behar bada, erregistratzeko bi modu hauetako edozein onartzen da:
- Bi idazpenen bidez:
- Faktura sinplifikatuaren idazpen negatiboa eta
- Ordezkatzen duen faktura osoaren idazpena.
- Faktura osoaren idazpen bakarra egitea, "Faktura mota" eremuan "F3" balioa idatziz; horrek esan nahi du faktura honi jasanarazitako BEZa ez zaiola metatzen sortutako BEZari. Hau da, ordezko faktura bat idazten da, ordezten dituen faktura sinplifikatuak baliogabetzen dituen ohar negatiborik gabe.
Bai, BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuak batera eramatea erabaki denean. Formatu elektroniko normalizatuaren diseinu berriak (LSI x BEZa eta PFEZa v 3.X.xlsx formatu arrunta) BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuak batera eramatea ahalbidetzen du.
Eragiketa mota horiek dokumentatzen dituzten fakturen erregistroak, jasanarazitako kuota era bereizian jaso behar da. 03 05 09 eragiketa-gakoa, dagokionaren arabera.
Ondorioz, Jaulkitako fakturen erregistro liburuan, salbuetsita ez dauden eraginpeko eragiketak direnean, "Faktura osoa" adierazi beharko da, zerga-oinarriari (03 05 kodeko marjina), motari eta kuotari buruzko datuak betez.
Jasotako fakturen erregistro-liburuan, zerga-oinarria, tasa eta kuota jasoko dira dagozkien zenbatekoekin, eta kontraprestazio osoa "Faktura osoa" gisa. "Kuota kengarria" zero izango da.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan erregistro-liburuak nola eraman arautzen duen ekainaren 28ko HAC/773/2019 Aginduaren helburuen artean dago liburu horiek, hala aurreikusten duten zergen liburu fiskal gisa, beharrezkoak diren gehikuntzekin bateragarriak izateko aukera indartu eta zehaztea.
Zehazki, agindu horren 12. artikuluan adierazten den bezala, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak bateragarriak izan daitezke Balio Erantsiaren gaineko Zergan eskatutakoekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.3 artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
Beraz, batera eramateak ez du aparteko betekizunik, baizik eta jarduera ekonomikoen erregistro-liburuak eramatera behartuta dauden zergadunen betebehar formalak murrizteko helburua du. Eta laguntza-sistema erraz eta eraginkorra eskaintzea liburuekin lotutako zeharkako zergen (303) nahiz zuzeneko zergen (130,100) ereduak bete ahal izateko.
PFEZren atxikipenak ordainketaren edo kobrantzaren zenbatekoari eragiten dio, baina ez "Faktura guztira" eremuari. Horrela, faktura batean, "Faktura guztira" zutabeko zenbatekoa "Zerga-oinarria" eremuari dagozkion zutabeen batura, gehi "Jasanarazitako BEZ kuota" eta "Baliokidetzako errekargu-kuota" baturarekin bat etorriko da. PFEZaren Erregelamenduaren 95. artikuluan aurreikusitako jarduera profesional baten kontraprestazioaren kasuetan, ordaindutako diru-sarrera osoen gaineko atxikipena ere egingo da artikulu horretan ezarritakoaren arabera, eta "PFEZaren Atxikipen Tasa" eta "PFEZaren Zenbateko Atxikia" zutabeetan islatuko da.
Adibidez, 200 euroko zerga-oinarria duen faktura bat egiten bada, % 21eko BEZarekin eta % 15eko PFEZ atxikipenarekin, zein izango da "Faktura guztira" eremuaren zenbatekoa?
Faktura eman den eguna |
Fakturaren identifikazioa - Zenbakia |
Faktura guztira |
Zerga-oinarria |
BEZ mota |
Jasanarazitako BEZ kuota |
PFEZren atxikipen tasa |
Atxikitako PFEZren zenbatekoa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
20XX/04/25 |
10 |
242 |
200 |
21 |
42 |
15 |
30 |
Gero, "Faktura osoa" 242 €izango da, nahiz eta fakturaren hartzaileak 30 €ordaindu behar dizkion Zerga Agentziari, PFEZaren atxikipenengatik, faktura egin duenaren izenean, eta 212 €ordaindu behar dizkion.
Bai, diseinua bakarra delako bi erregistro-liburuetarako, eta, zutabea aplikagarria ez bada, edukirik gabe utziko delako, baina zutabea errespetatuz.
Bi zergetarako liburuak bateratuta eramatea erabakitzen bada, zutabe guztiak bete behar dira (erregistratu beharreko datuekin bat etorriz).
Bereizita eramatea erabakitzen bada, hutsik utziko dira beste zergarenak diren zutabeak, eta gainerako guztiak beteko dira.
PFEZrekiko esklusiboak diren zutabeak honako hauek dira: diru-sarreraren kontzeptua, diru-sarrera konputagarria, PFEZren atxikipen-mota eta PFEZren atxikitako zenbatekoa, jaulkitako sarreren/fakturen erregistro-liburuan, eta gastuaren kontzeptua, gastu konputagarria, PFEZren atxikipen-mota eta PFEZn atxikitako zenbatekoa, jasotako gastuen/fakturen liburuan
Bai, diseinu berria aurreko aldietarako erabil daiteke (atzerantz bateragarria).
Aurreko zerga-ekitaldietan zutabe berriak nola esleitzen diren jakiteko, kontuan hartu behar da honako eduki-aldaketa hauek sartu direla erregistro-liburuen formatu elektronikoaren diseinu berrian:
- BEZarekiko eremu esklusibo berriak, 303 eredua automatikoki egiteko, BEZaren erregistro-liburuak inportatuz.
- Eremu komun berriak; horien artean nabarmentzekoa da garatutako jarduera ekonomikoaren identifikazioaren aldaketa, jarduera ekonomikoen sailkapenaren kodetzea normalizatzera bideratua, eredu desberdinen artean desberdina baitzen. Horrek, gainera, kodifikazio normalizatu hori pixkanaka ezartzea ekarriko du, bai BEZaren ereduetan, bai PFEZaren ereduetan eta errolda-ereduetan.
PFEZerako, BEZarekiko eremu esklusibo berriei dagozkien zutabeak edukirik gabe utz daitezke. Baina BEZaren eta PFEZaren "Kodea" eta "Mota" zutabeak dagokien baliozkotzearen arabera adierazi behar dira;
Gutxienez, izakinen aldaketaren idazpen bat egin behar da ekitaldi fiskalaren amaieran (amaierako izakinak), ekitaldiko lehen egunarekin alderatuta (hasierako izakinak), aldaketaren arabera dagokion erregistro-liburuaren kontzeptuari dagokionez:
-
Gehikuntza: Salmenten eta Sarreren Erregistro Liburuko idazpena, "I06" kontzeptuarekin (izakinen aldakuntza -amaierako izakinen gehikuntza-).
-
Murriztapena: Erosketa eta Gastuen Erregistro Liburuko idazpena, "G02" kontzeptuarekin (izakinen aldakuntza -amaierako izakinen murrizketa-)
Kontuan hartuta idazpen honen BEZaren kuotaren zenbatekoa 0,00 izan behar dela.
Zergapekoak, PFEZaren hiruhileko ordainketa zatikatua kalkulatzeko, aldaketaren idazpen bat egin dezake hiruhileko bakoitzaren amaieran, hiruhilekoaren lehen egunarekin alderatuz.