Zeintzuk dira bere abantailak?
Informa zaitez arau berrien abantailez
-
Kontsumitzaileek, Europar Batasunetik kanpo edo Europar Batasunaren barruan ondasunak online erostean, jatorrizko herrialdean erositako ondasunen BEZ tasa bera ordainduko dute; arau berriek BEZa ondasunak kontsumitzen diren lekuan ordainduko dela bermatzen dute
-
EBko enpresek mugaz gaindiko online salmenten oztopoak gainditu ahal izango dituzte, administrazio-kargak eta BEZaren kudeaketa-kostuak murriztuz. Barne-merkatua zabaldu egingo da, eta Erkidegoko eta Europar Batasunetik kanpoko hornitzaileen arteko lehia babestuko da.
-
Mugaz gaindiko merkataritzako BEZaren iruzurraren murrizketa izango dute estatu kideek