Europako Batzordearen BEZ ataria
Europako Batzordearen BEZ atariaEsteka honen bidez, Europako Batzordeak «ec.europa.eu» webgunean eskainitako BEZari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.
Bertan, zergari buruzko informazio orokorra (zerga ordaintzeko lekua, zerga-tasak, fakturazioa, BEZari buruzko informazioa trukatzeko sistema,...) eta enpresentzat (azterlanak, kontsulta publikoak, Batzordearen jarraibideak, BEZaren agiriak) eta partikularrentzat (turistentzako BEZaren itzulketa, autoen erosketa eta salmenta edo online erosketa, besteak beste) interesgarriak diren eduki zehatzak aurkituko dituzu.
Aurrekoaz gain, BEZa gainontzeko estatu kideetan aplikatzeari buruzko oinarrizko informazioa biltzen da, dagokion administrazio fiskalek emandakoa.
Informazioa ingelesez, frantsesez eta alemanez dago eskuragarri.