Proiektuak
Informazioaren aurkibidea saltatu"Erkidego barruko eragiketei buruzko kontsultak - CBR" proba pilotua
Proba pilotu hori 2013ko ekainean hasi zen, eta, horri esker, enpresek BEZari buruzko kontsultak egin ditzakete, Europar Batasunaren barruko transakzio konplexuen tratamenduari buruz. Horretarako, eskaera aurkeztu behar dute BEZaren ondorioetarako erregistratuta dauden estatu kidean, eta erantzuna jaso behar dute, eragindako estatu kide guztiek gaia aztertu ondoren.
CBR bat aurkezteak ez du bermatzen estatu kideek eragiketa horiek, BEZaren ondorioetarako, tratatzeko moduari buruzko akordioa lortuko dutenik.
Gaur egun, honako estatu kide hauek hartzen dute parte proiektu honetan: Belgika, Danimarka, Irlanda, Estonia, Espainia, Frantzia, Italia, Zipre, Letonia, Lituania, Malta, Hungaria, Herbehereak, Polonia, Portugal, Eslovenia, Finlandia eta Suedia.