Lokal bat alokatzen dut, BEZa ordaindu behar dut? nola?
Jakin ezazu lokalen alokairuan aplikatu beharreko BEZa
Ez daude zerga ordaintzetik salbuetsita, eta errentatzaileak % 21eko BEZa jasanarazi behar die honako errentamendu hauei:
-
Antenetarako edo publizitate-karteletarako lokalak, bulegoak, industria-nabeak, teilatu lauak edo fatxadak alokatzea.
-
Etxebizitzei atxikita ez dauden edo etxebizitzekin batera alokatzen ez diren garajeak eta trastelekuak alokatzea.
-
Lurzoruaren ustiapenarekiko independentea den abeltzaintzarako eraikinak alokatzea.
-
Ibilgailuak aparkatzeko lurrak alokatzea, produktuak gordetzea eta biltegiratzea (nekazaritzakoak izan ezik), enpresa-jarduera bateko elementuak instalatzea, erakusketak eta publizitatea.
Errentatzaileak 303 eredua aurkeztu behar du, eta horretarako, honako laguntza-zerbitzu hau du:
Laguntza errentatzaileentzako 303 eredua egitekoAdibidea: telefonia mugikorreko antena bat instalatzeko etxebizitza-eraikin baten teilatua errentan hartzea BEZari lotuta dago. Jabeen erkidegoak dagokion BEZa aitortu eta ordaindu beharko du.