2017ko INFORMAn argitaratutako berritasunak
Informazioaren aurkibidea saltatuINFORMA zerbitzuan urtarrilean eta otsailean argitaratutako nobedadeak
139067- ZERGA TASAK. OSASUN-LAGUNTZA. APARATUAK ETA OSAGARRIAK: BETAURREKO GRADUATUAK, LENTEAK ETA ARMAZOIAKBetaurreko graduatu, leiar eta armazoiei aplikatu beharreko zergatasa
106788- SALBUESPENAK BARNE-ERAGIKETETAN. HIGIEZINEN ERAGIKETAK. ERAIKUNTZAK. ALOKAIRUA: LANDA ETXEBIZITZALanda-etxebizitza bat alokatzea etxebizitza gisa soilik erabiltzen duten azken kontsumitzaileei lotuta eta salbuetsita dago, betiere errentatzaileak hotel-industriaren berezko zerbitzu osagarriak ematera behartzen ez badu. Salbuesteko baldintza gisa ez da aipatzen etxebizitzak lehen okupazioko lizentzia izatea.
139164- SUBJEKTU PASIBOEN BETEBEHARRAK. LIBURUAK. IDAZPEN-ALDIA: JAULKITAKO FAKTURAKNoiz idatzi behar da faktura sortzapenaren ondorengo aldi batean egin bada.
139165- SUBJEKTU PASIBOEN BETEBEHARRAK. LIBURUAK. IDAZPEN-ALDIA: JASOTAKO FAKTURAKNoiz idatzi behar da faktura bat jasotako fakturen erregistro-liburuan, hartzaileak jasotzen duen aldia ez den beste batean egin bada.
138944- ZERGAREN KUDEAKETA. 303 ETA 390 EREDUAK. ETXEBIZITZATIK ENPRESARA ALOKATZEAErreferentzia egokitu da AEAZren doktrina berrira, etxebizitzaren erabiltzailea kontratuan identifikatzen duen pertsona juridiko bakoitzeko etxebizitzen alokairuaren salbuespenari dagokionez.
106647- ZERGAPEKO EGITATEA. ZERBITZUAK EMATEA. ABOKATUAK: OFIZIOKO TXANDATZO bere irizpidea aldatu du, eta adierazi du abokatu eta prokuradoreek ofiziozko txandan emandako zerbitzuak BEZaren mende daudela eta ez daudela salbuetsita, eta fakturan BEZa % 21eko zerga tasa orokorrean jasanarazi behar dela.
106778- SALBUESPENAK BARNE-ERAGIKETETAN. HIGIEZINEN ERAGIKETAK.ERAIKUNTZAK. ALOKAIRUA: SOZIETATEEI ALOKATUTAKO ETXEBIZITZAAEAZen doktrinaren arabera, etxebizitza baten alokairua BEZetik salbuetsita egongo da, errentaria pertsona juridikoa izanik, zehazki eta berariaz, errentamendu-kontratuan bertan higiezinaren azken erabiltzailea edo erabiltzaileak agertzen diren kasuetan.
Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBES): erreferentziak: 139047tik 139065eraAzpikapitulu berri bat irekitzen da "Subjektu pasiboen betebeharrak" kapituluaren barruan, Informazioa Berehala Emateko Sistemari buruzkoa (IBES): erreferentziak: 139047tik 139065era
133598- SALBUESPENAK BARNE-ERAGIKETETAN. HIGIEZINEN ERAGIKETAK. ERAIKUNTZAK. ALOKAIRUA: APARTAMENTU TURISTIKOAK (II)BEZetik salbuetsita dago etxebizitzak edo haien zati bat aldi baterako alokatzea hotel-industriaren berezko zerbitzurik eman gabe eta etxebizitza errentariaren esku jartzera mugatzen den jarduera, hark etxebizitza gisa soilik erabiltzeko erabiltzen baitu. Salbuespenerako baldintza gisa ez da aipatzen apartamentuak lehen okupazioko lizentzia izatea.
139166- SUBJEKTU PASIBOEN BETEBEHARRAK. LIBURUAK. FAKTURA SINPLIFIKATUEN IDATZOHARRAFaktura sinplifikatuak jasotako fakturen erregistro-liburuan sartzeko betebeharra, kenkarirako eskubidea baliatzeko baldintza jakin batzuk betetzen ez badituzte ere.
139167- SUBJEKTU PASIBOEN BETEBEHARRAK. LIBURUAK. IDAZPEN-ALDIA: SINPLIFIKATUEN TRUKEAN JAULKITAKO FAKTURAKZein epetan idatzi behar diren sinplifikatuen ordez edo trukean jaulkitako fakturak.