Zer kendu dezaket?
Zein ondasun edo zerbitzuk ematen du kenkarirako eskubidea?
Espainiako lurraldean jasandako BEZ kuotak ken ditzakezu, enpresa- edo lanbide-jarduerari lotutako ondasunak eta zerbitzuak erosteagatik. Ondasun arrunten kasuan, jardueran bakarrik erabili beharko dira; inbertsio-ondasunak eskuratzean jasandako kuotak, berriz, atxikipen-mailaren proportzioan kendu ahal izango dira.
Enpresa- edo lanbide-jarduera bat garatzeko erabiltzen diren ibilgailuak, horien atoiak, ziklomotorrak edo motozikletak, ibilgailu mistoak eta lur orotako ibilgailuak erosteagatik edo alokatzeagatik jasandako BEZaren kuotak % 50ean kendu ahal izango dira; izan ere, BEZaren legeak lotura-maila adierazten du, erabilera-maila handiagoa frogatu daitekeenean izan ezik.
Hala ere, ibilgailu hauen kasuan, jardueran duen atxikitzearen presuntzioa % 100ekoa da; beraz, kuota osoa kendu ahal izango duzu:
-
Salgaiak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailu mistoak.
-
Bidaiariak garraiatzeko eta gidariak edo pilotuak irakasteko erabiltzen direnak.
-
Fabrikatzaileek probak, entseguak, erakustaldiak egiteko edo salmentak sustatzeko erabiltzen dituztenak, merkataritzako ordezkariek edo agenteek joan-etorri profesionaletan erabiltzen dituztenak eta zaintza-zerbitzuetan erabiltzen direnak.
Jardueraren erabilera-maila edozein frogabideren bidez egiaztatu behar da.
Honako ondasun eta zerbitzu hauek jardueran erabiltzen badira ere, ezin dira kendu horiek eskuratzeagatik jasandako BEZaren kuotak: (salbu eta zure jardueraren xede badira edo industria, merkataritza, nekazaritza edo zientziarako baino ez badira):
-
Bitxiak, apaingarriak, harribitxiak, naturalak edo landuak, urrez edo platinoz egindako objektuak.
-
Elikagaiak, edariak eta tabakoa.
-
Jolas-izaera dituzten ikuskizunak eta zerbitzuak.
-
Bezeroei, soldatapekoei edo hirugarrenei arreta emateko ondasunak edo zerbitzuak (adibidez, enplegatuentzako Gabonetako saskiak). (Horrek ez ditu barne hartzen doako laginak, ezta balio txikiko publizitate-objektuak ere (baldintzak 7.2 eta 4. artikuluetan)
-
Bidaia-, ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak, salbu eta dagokion gastua kengarria bada PFEZn edo SZn.