Zer baldintza bete behar ditut BEZa kendu ahal izateko?
Jasandako BEZ-kuotak kendu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzu:
Jasandako BEZ-kuotak kendu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzu
-
BEZaren ondorioetarako enpresaburua edo profesionala izatea
-
Kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketak egitea.
-
Jasandako kuotak zure enpresa- edo lanbide-jarduerari eragiten dioten ondasun edo zerbitzuei buruzkoak izan behar dira.
-
Zure eskubidea egiaztatzen duen faktura edo agiria edukitzea. Erregelamendu bidez ezarritako baldintzak bete beharko ditu, eta jasotako fakturen erregistro-liburuan kontabilizatuta egon beharko du.
-
Aurrekoa bete ondoren, dagokion aitorpen-likidazioan kenkarirako eskubidea baliatzea, betiere BEZaren kuotak sortzen diren unetik lau urteko epea gainditzen ez bada.