Kutxa-irizpidea
Informazioaren aurkibidea saltatuNori aplikatzen zaio kutxa-irizpidea
,Araubide berezi hori aukerakoa da, eta aukera ematen die subjektu pasiboei bezeroei kobratu arte atzeratzeko jasanarazitako BEZaren sortzapena eta horren ondoriozko aitorpena eta ordainketa, baina atzeratuko da, era berean, erosketetan jasandako BEZaren kenketa hornitzaileei ordainketa egiten zaien unera arte (kutxa bikoitzaren irizpidea); hori guztia eragiketak egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 baino lehen.
Hauek dira kutxa-irizpidearen araubide bereziaren ezaugarri nagusiak:
- Baldintza subjektiboak:
Araubide berezi hau aplikatu ahal izango dute aurreko urte naturalean 2.000.000 eurotik gorako eragiketa-bolumena izan ez duten zergaren subjektu pasiboek; BEZaren sortzapena gertatu denean egingo dira eragiketak, araubide berezia aplikatu ez bazaie.
Kanpoan geratzen dira subjektu pasiboak, baldin eta hartzaile berari dagokionez urte naturalean dirutan egindako kobrantzak 100.000 eurotik gorakoak badira.
- Hautazko erregimena:
Aurreko baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboek aplikatu ahal izango dute erregimena, baldin eta jarduera hasteko aitorpena aurkeztean edo, bestela, indarrean jarri behar den urte naturala hasi aurreko abenduan zentsu-aitorpenean aplikatzea erabakitzen badute.
Aukera luzatutzat hartuko da, uko egin ezean. Uko egite horrek 3 urteko balioa izango du gutxienez.
- Baldintza objektiboak:
Erregimen berezia zerga aplikatzen den lurraldean subjektu pasiboak egindako eragiketa guztiei buruzkoa izango da
Kanpo geratzen dira:
- Erregimen berezi sinplifikatuei atxikitakoak: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, baliokidetasun-errekargua, inbertsio-urrea, bide elektronikoz emandako zerbitzuei aplikatzekoa, eta erakunde-taldea.
- Lege honen 21., 22., 23., 24. eta 25. artikuluetan aipatzen diren ondasun-emate salbuetsiak (esportazioak eta Europar Batasunaren barruko ondasun-emateak)
- Europar Batasunaren barruan ondasunen eskuraketa.
- Zergaren subjektu pasiboa eragiketa egiten zaion enpresaburua edo profesionala denean, 84.Bat.2, 3 eta 4 artikuluaren arabera (subjektu pasiboaren inbertsio-kasuak).
- Inportazioak eta inportazioekin parekatutako eragiketak.
- 9.1 eta 12. artikuluetan aipatzen direnak (ondasunen eta zerbitzuen autokontsumoa)