Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 93. artikuluko araubide bereziko zergadunak, Ondarearen gaineko Zergagatik zerga-ordainkerta
Zergadun horien espezialitatea Ondarearen gaineko Zergan
Espainian bizi diren pertsona fisikoak dira, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudia aplikatuta zergak ordaintzea erabaki dutenak (PFEZa eredu berezi batean aitortzen dute, 151ean), baina PFEZaren zergadun izaten jarraitzen dute. Zergadun horiek Ondarearen gaineko Zergan ordaintzen dituzte zergak, betebehar errealagatik (Espainian duten ondareagatik).
Bizi diren autonomia-erkidegoko araudia aplikatzeko eskubidea dute (aukera bat da). Autonomia-erkidegoek beren gain har ditzakete gutxieneko salbuetsiari, karga-eskalari eta kuotaren kenkari eta hobariei buruzko araugintza-eskumenak. Azken bi horiek bateragarriak dira Estatuko araudian ezarritakoekin (kontsulta ditzakete Zerga Agentziaren web-orrian eskuragarri dagoen ekitaldi bakoitzari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren Eskuliburu Praktikoan araugintza-eskumenak bereganatu dituzten autonomia-erkidegoak).
Aukera hori erabiliz gero, erkidego horrek onartutako zergaren araudi osoa aplikatu behar dute. Aukera hori Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenean islatzen da.