Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean bizi diren zergadunak, Ondarearen gaineko Zergan aukera
Zergadun horien espezialitatea, Autonomia Erkidego bateko araudiaren aplikazioari dagokionez
2021eko uztailaren 11tik aurrera, zergadun ez-egoiliar guztiek beren titulartasuneko eta zergaren xede diren ondasunen eta eskubideen balio handiena jasotzen duen autonomia-erkidegoak onartutako araudi propioa aplikatzeko eskubidea izango dute, Espainiako lurraldean kokatuta daudelako, erabil daitezkeelako edo bete behar direlako.
Aldez aurretik, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliar diren zergadun ez-egoiliarrek (aukera bat da) bere titulartasuneko eta zergaren xede diren ondasunen eta eskubideen balio handiena jasotzen duen autonomia-erkidegoak onartutako araudi propioa aplikatzeko eskubidea izango dute, Espainiako lurraldean kokatuta daudelako, erabil daitezkeelako edo bete behar direlako.
Aukera hori erabiliz gero, erkidego horrek onartutako zergaren araudi osoa aplikatu behar dute. Autonomia-erkidegoek beren gain har ditzakete gutxieneko salbuetsiari, karga-eskalari eta kuotaren kenkari eta hobariei buruzko araugintza-eskumenak. Azken bi horiek bateragarriak dira Estatuko araudian ezarritakoekin (kontsulta ditzakete Zerga Agentziaren web-orrian eskuragarri dagoen ekitaldi bakoitzari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren Eskuliburu Praktikoan araugintza-eskumenak bereganatu dituzten autonomia-erkidegoak).
Aukera hori Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenean islatzen da.