Ez-egoiliarren ordezkari eta erantzule solidarioak Ondarearen gaineko Zergan
Ordezkaria izendatzeko betebeharra eta erantzukizun solidarioaren ezaugarriak
Bizilekua Espainian duen pertsona fisiko edo juridiko bat izendatu beharko dute ez-egoiliarrek, zerga honengatik dituzten betebeharrei dagokienez zerga-administrazioaren aurrean ordezka ditzan, honako kasu hauetan:
-
establezimendu iraunkor baten bitartez jarduten dutenean, edo
-
Espainiako lurraldean kokatutako subjektu pasiboaren ondarearen zenbatekoa eta ezaugarriak direla-eta, zerga-administrazioak hala eskatzen duenean,
Nolanahi ere, ez-egoiliarren ondasunen edo eskubideen gordailuzainak edo kudeatzaileak erantzukizun solidarioa izango du zerga honi dagokion tributu-zorraren ordainketagatik, gordailututako edo kudeatu behar dituen ondasun edo eskubideengatik.