2018ko INFORMAn argitaratutakoak
Informazioaren aurkibidea saltatuINFORMAn urtarrilean argitaratutako berrikuntzak
130970-ERRENTA AITORGARRIAK 210 EREDU BERRIANIraupen laburreko aldietan errentan hartutako higiezinak dituzten zergadun ez-egoiliarrek aurkeztu beharreko aitorpenen kopurua murrizteko, abenduaren 21eko HFP/1271/2017 Aginduak abenduaren 17ko EHA/3316/2010 Aginduaren 2. artikulua aldatu du (agindu horren bidez, besteak beste, EEEZren 210. autolikidazio-eredua onartzen da), 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako sortzapenetarako ondorioekin. Aldaketa egin aurretik, errentak higiezinaren eta ordaintzailearen arabera bakarrik bil zitezkeen; aldaketa egin ondoren, ordea, higiezinaren arabera taldekatu ahal izango dira, aipatutako 2. artikuluan aurreikusitako betekizunekin, ordaintzaile beretik datozen errentei dagokiena izan ezik.