Establezimendu iraunkorren aitorpen-eredua
Ez-egoiliarren Errenta-Zergaren aitorpen-eredua, establezimendu iraunkorraren bidez errentak lortuz gero
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak, Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor baten bidez errentak lortzen baditu, eta pertsona fisikoa zein juridikoa izanda, Sozietateen gaineko Zergaren zergadunen aitorpen-eredu berean (200 eredua) eta epe berberetan aurkeztu beharko du zergaren aitorpena; hala ere, 206 eredua (diru-sarrera edo itzulketarako dokumentu gisa) eta establezimendu iraunkorrak identifikatzeko gako espezifikoa erabili beharko ditu.