Establezimendu iraunkorraren ordezkaria
Ordezkaria izendatzeko betebeharra
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, jarduera ekonomikoen errentak establezimendu iraunkor baten bidez lortzen badituzte Espainiako lurraldean, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean edo Europar Batasuneko estatu kide ez diren Europako Esparru Ekonomikoaren parte diren estatuetan egoitza izan ezean (haiekin zerga-informazioaren trukearen eta zerga-bilketaren arloko elkarrekiko laguntzari buruzko araudia badago), Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera, ordezkari bat izendatu beharko dute Zerga Administrazioaren aurrean.
Establezimendu iraunkor baten bidez Espainian jarduten duten zergadun ez-egoiliar horien ordezkariek erantzukizun solidarioa izango dute horiei dagozkien zerga-zorren ordainketei dagokienez.
Lehen lerrokadan adierazitako zergaldien aurreko aldiei dagokienez, ordezkaria izendatzeko betebeharra eta erantzukizun solidarioa orokorrak ziren Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunentzat, baldin eta jarduera ekonomikoen errentak Espainiako lurraldean establezimendu iraunkor baten bidez lortzen bazituzten, edozein estatutan bizi arren.