Higiezinen zerga-ordainketari buruzko gai espezifikoak
Errendimenduei, ondare-irabaziei eta errenta egotziari dagokien zerga-ordainketa
Higiezinetatik datozen errenta motak
Espainian kokatutako higiezinetatik eratorritako errentak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren mende daude.
Ondasun higiezin bat senar-emazteen edo pertsona batzuen jabetzakoa bada, horietako bakoitza zergadun independente bat izango da, eta aitorpen bereiziak aurkeztu beharko ditu.
Higiezinen jabe diren zergadunek honako errenta hauek lor ditzakete:
Pertsona fisiko zergadun ez-egoiliarraren kasuan:
- hiri-higiezinei egotzitako errenta, higiezina norberaren erabilerarako bada edo hutsik badago
- errentan hartutako higiezinen errendimenduak, higiezina alokatuta badago
- ondare-irabazia, higiezina salduz gero
Pertsona juridikoa edo entitate zergadun ez-egoiliarraren kasuan:
- errentan hartutako higiezinen errendimenduak, higiezina alokatuta badago
- ondare-irabazia, higiezina salduz gero.
- Erakundea paradisu fiskal batean bizi bada (2021eko uztailaren 11tik aurrerako ondorioekin, paradisu fiskalei egindako erreferentziak jurisdikzio ez-kooperatiboaren definizioari egindakotzat jotzen dira), entitate ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga bereziaren mende egon daiteke.