Establezimendu iraunkorrik gabeko EEEZren sortzapena
Zergaren sortzapena: errendimenduak, ondare-irabaziak eta higiezinen egotzitako errenta
Errentak sorrarazitakotzat joko dira:
-
Etekinak direnean, eska daitezkeenean, edo kobrantza-datan daudenak, data hori lehenagokoa bada.
-
Ondare-irabaziak direnean, ondare-aldaketa gertatzen denean.
-
Urte bakoitzeko abenduaren 31n hiriko ondasun higiezinei dagozkien errenta egotziak direnean.
-
Gainerako kasuetan, dagozkion errentak eska daitezkeenean.
-
Ustezko errentak eskatu ahal direnean sortuko dira, edo, halakorik ezean, urte bakoitzeko abenduaren 31n.
Heriotza gertatzen bada, egozteko dauden errenta guztiak heriotzaren egunean galdagarritzat joko dira.