Loteria eta apustu sarien gaineko karga berezia.
Karga bereziaren ezaugarriak eta zerga-ordainketa
Araudia: EEEZ Legearen bosgarren xedapen gehigarria
Menpekotasuna
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari lotuta egongo dira, karga berezi baten bidez, Estatuko, autonomia-erkidegoetako, Espainiako Itsuen Erakundeko eta Espainiako Gurutze Gorriko loterien sariak.
Honako sari hauek ez dute kargarik edukiko:
-
2018ko uztailaren 5a baino lehen egindako jokoen ondoriozko sarietarako, 2.500 eurokoa izango da zenbateko salbuetsia.
-
2018ko uztailaren 5etik aurrera, zenbateko salbuetsia 10.000 eurokoa izango da; 20.000 euro, 2019an egiten diren jokoen ondoriozko sarietarako: eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren sarietarako, zenbateko salbuetsia 40.000 eurokoa izango da.
Zenbateko horiek gainditzen dituzten sariek zenbateko horiek gainditzen dituen zatiaren arabera ordaintzen dituzte zergak.
Zerga-oinarria
Salbuetsitako zenbatekoa gainditzen duen sariaren zenbatekoak osatuko du zerga-oinarria.
Saria titulartasun partekatukoa bada, zerga-oinarria titularkideen artean hainbanatuko da, dagokien kuotaren arabera.
Sortzapena
Saria ordaintzen unean sortzen da karga.
Atxikipena edo konturako sarrera
Zerga bereziari lotutako sariak atxikipenaren edo konturako sarreraren mende egongo dira, nahiz eta salbuetsita egon zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen batean xedatutakoaren arabera.
Karga bereziaren zerga-oinarriaren zenbatekoak zehaztuko du atxikipen-oinarria.
Atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa % 20 izango da.
Atxikipenak 230 ereduaren bidez ordainduko dira, eta urteko informazio aitorpenaren 270 ereduan sartuko dira.
Karga bereziarengatiko aitorpena
Zerga honen zergadunek, karga bereziari lotutako sariak lortu badituzte, zerga berezi horren aitorpena aurkeztu beharko dute (136 eredua).
Hala ere, ez da aitorpen hori aurkeztu beharrik izango lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa bada edo aurreko zenbakian aurreikusitako atxikipena edo konturako sarrera egin bada.
Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen bat aplikatzetik eratorritako zenbatekoak baino zenbateko handiagoak sartu badira Altxorrean, edo karga berezi honengatik konturako atxikipenak jasan badira (kasu gehienetan, sariak bizi diren herrialdean soilik ordaintzeagatik), 210 autolikidazio-eredua (G azpiatala) aurkeztuz, aplikazio hori eta dagokion itzulketa eskatu ahal izango dira, autolikidaziorako ezarritako moduan, lekuan, epeetan eta dokumentazioarekin (ikusi 5. kapitulua. Establezimendu iraunkorrik gabe ez-egoiliarrek lortutako errenten aitorpena).
210 autolikidazio-ereduan, 31 kodea errenta-mota gisa adieraziko da.
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren esparruan, zergadunek establezimendu iraunkorrik gabe lortzen dituzten sariak karga berezi honengatik bakarrik zergapetu ahal izango dira.