Bi estatutan bizitzea
Bizilekua bi estatutan duten kasuak
Pertsona bat bi estatutan bizi dela esan daiteke, bakoitzak bere barne-araudia aplikatzean. Kasu horietan, herrialde horiek sinatutako hitzarmenera jo beharko da (halakorik badago). Hitzarmen horietan, pertsona bat bi estatuetan egoiliartzat ez hartzeko arauak ezartzen dira, zerga-ondorioetarako. Oro har, arau horien arabera, egoiliarra izango da:
-
Etxebizitza iraunkor bat eskura duen estatukoa. Etxebizitza iraunkor bat bi estatuetan eskura izanez gero, harreman pertsonal eta ekonomiko estuenak dituen estatuan bizi dela ulertuko da.
-
Horrela ezin bada zehaztu, normalean bizi den estatuko egoiliartzat hartuko da.
-
Bi estatuetan bizi ohi bada, edo estatu horietako batean ere bizi ez bada, herritarra den estatuko egoiliartzat joko da.
-
Bietako herritarra bada, edo ezein estatutako herritarra, agintari eskudunek adostasunez ebatziko dute kasua.