PFEZ. Datuak egiaztatzea / Egiaztapen mugatua. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatu beharreko zerga berezia. (150 eredua. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen araubide hori aukeratu duten zergadunentzat).
Datu orokorrak
Izena
PFEZ. Datuak egiaztatzea / Egiaztapen mugatua. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatu beharreko zerga berezia. (150 eredua. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen araubide hori aukeratu duten zergadunentzat).
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Pertsona fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioz, datuak egiaztatzeko prozeduraren helburua zergapekoak aurkeztutako aitorpenetan edo autolikidazioetan ikusitako desadostasunak edo aitorpen edo autolikidazio horiei buruzko datuak argitzea edo justifikatzea da.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
ofizioa
Eskatzailea: Administrazioa
Aurkezteko lekua
ZAEAren bulegoak.
Posta-bulegoak.
Telematikoa.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera. Datuen egiaztapena: Administrazioak errekerimendua egingo dio zergapekoari, ikusitako desadostasuna edo haren aitorpenari edo autolikidazioari buruzko datuak argitu edo justifika ditzan, edo likidazio-proposamena jakinaraziko zaio, Administrazioak hori egiteko datu nahikoak dituenean. Egiaztapen mugatua: Organo eskudunaren erabakiaren bidez. Jarduketen hasiera zergapekoari jakinaraziko zaio jakinarazpen baten bidez. Jakinarazpen horretan, jarduketen izaera eta irismena adieraziko zaizkio, eta jarduketetan zehar dituen eskubide eta betebeharren berri emango zaio. Zerga-administrazioaren esku dauden datuak likidazio-proposamena egiteko nahikoak direnean, proposamen hori jakinarazita hasi ahal izango da prozedura.
Izapidetzea. Datuen egiaztapena: Behin-behineko likidazioa ebatzi edo egin aurretik, Administrazioak ebazpen edo likidazio proposamena jakinaraziko dio zergapekoari, hamar eguneko epean alegazioak egin ditzan. Egiaztapen mugatua: Errekerimendua jaso duen zergapekoak jarduketak egiteko adierazitako leku, egun eta orduan agertu beharko du, eta eskatutako dokumentazioa eta gainerako elementuak aurkeztu beharko ditu. Ebazpena eman aurretik, Administrazioak ebazpen edo likidazio proposamena jakinaraziko dio zergapekoari, hamar eguneko epean alegazioak egin ditzan. Alegazioen izapidea alde batera utzi ahal izango da, ebazpenean espresuki adierazten bada ez dela bidezkoa egindako egiaztapenaren ondorioz zerga-egoera erregularizatzea.
Amaiera: Datuak egiaztatzeko prozedura hurrengo moduetako baten bidez burutuko da: a) Behin-behineko likidaziorik egin behar ez dela edo antzemandako akatsak zuzendu behar direla adierazten duen ebazpena. b) Behin-behineko likidazioa. Arrazoituta egon beharko du, eta bertan kontuan hartu diren egitateak eta zuzenbideko oinarriak labur aipatu beharko ditu. c) Zergapekoak desadostasuna edo errekerimenduaren xede den datuen zuzenketa, argiketa edo justifikaketa. Inguruabar hori eginbidean agerraraziko da, eta ez da beharrezkoa esanbidezko ebazpenik ematea. d) Iraungitzea. e) Datuak egiaztatzeko xedea barne hartzen duen egiaztapen mugatuko edo ikuskaritzako prozedura bat hastea. Datuak egiaztatzeak ez du eragotziko horren xedea gerora egiaztatzea. Egiaztapen mugatuko prozedura ondorengo bideen bidez amaituko da: a) Administrazioaren berariazko ebazpena. b) Iraungitzea. c) Egiaztapen mugatuaren xedea barne hartzen duen ikuskapen-prozedura hastea.
Inprimakiak
Ebazteko epea
6 hilabete
Ebazpen-organoa
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Baliabideak
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa: Epea: Aurkaratutako egintza jakinarazitako egunetik edo aurreko berraztertze-errekurtsoa edo prozedura ebatzitzat jo daitekeen egunetik zenbatzen hasita hilabetera. Egintza erreklamagarritzat eman duen administrazio-organoari zuzenduko da.
Berraztertzea: Epea: Hilabete bat. Aukerako ukapenaren kasuan, errekurritu beharreko administrazio-egintza datorren bulegoan, horren aurka erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri ez dela adieraziz.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
-
Ley 58/2003, de 17 de diciembre,
General Tributaria. Artículos 97 a 116, 131 a 133. (BOE 18-diciembre-2003)
-
Real Decreto 1065/2007, de 27 de julio,
por el que se aprueba el Reglamento General de las actuaciones y los procedimientos de gestión e inspección tributaria y de desarrollo de las normas comunes de los procedimientos de aplicación de los tributos. Artículos 87 a 115, 155 a 156. (BOE 5-septiembre-2007)