Kudeaketako egintza deuseztagarriak kaltegarritzat jotzea.
Datu orokorrak
Izena
Kudeaketako egintza deuseztagarriak kaltegarritzat jotzea.
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Prozedura horren bidez, zerga-administrazioak interes publikorako kaltegarritzat jo ahal izango ditu ordenamendu juridikoa hausten duten interesdunen aldeko egintzak eta ebazpenak, ondoren administrazioarekiko auzien bidean aurkaratzeko.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
ofizioa
Eskatzailea: Administrazioa
Aurkezteko lekua
Ez du . Ofizioz hasten da.
Dokumentazioa
Prozedura ofizioz hasten da.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera: ofizioz.
Izapidetzea: Prozeduran interesdun gisa agertzen direnei 15 eguneko entzunaldia emango zaie. Ebazpen-proposamena egingo da, eta aholkularitza juridikoko eginkizunak dituen organoari txostena eskatuko zaio, egintza kaltegarritzat jotzea bidezkoa den argitzeko.
Amaiera: Ogasuneko ministroak edo hark eskuordetzen duen organoak emandako ebazpenaren bidez. Administrazio-egintza jakinarazi zenetik lau urte igaro ondoren, ezin izango da kaltegarritzat jo. Iraungitzeagatik ere amaitu ahal izango da.
Inprimakiak
Ebazteko epea
3 hilabete
Ebazpen-organoa
Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroa edo hark eskuordetzen duen organoa.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
-
Ley 58/2003, de 17 de diciembre,
General Tributaria. Artículo 218. (BOE 18-diciembre-2003)
-
Real Decreto 520/2005, de 13 de mayo,
por el que se aprueba el Reglamento general de desarrollo de la Ley 58/2003, de 17 de diciembre, General Tributaria, en materia de revisión en vía administrativa. Artículos 7 a 9. (BOE 27-mayo-2005)