Baimenak. Lan pertsonalaren gauzazko ordainsariak baloratzeko aldez aurreko akordioak, PFEZren konturako sarrera zehazteko.
Datu orokorrak
Izena
Baimenak. Lan pertsonalaren gauzazko ordainsariak baloratzeko aldez aurreko akordioak, PFEZren konturako sarrera zehazteko.
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Tributu-administrazioak gauzatan ordaintzen diren lan-etekinak baloratzea, dagokion konturako sarrera zehazteko soilik. Akordioa loteslea izango da zerga-administrazioarentzat eta eskatzaileentzat, indarrean dagoen bitartean, betiere legeria aldatzen ez bada edo balorazioa egiteko oinarri izan ziren inguruabar ekonomikoak nabarmen aldatzen ez badira.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
interesduna
Eskatzailea: Herritarra - Enpresa
Aurkezteko lekua
Telematikoa.
ZAEAren bulegoak.
Posta-bulegoak.
39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako gainerako lekuak.
Dokumentazioa
Interesdunaren eskaera.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera: Interesdunak aurkeztutako eskabidea.
Izapidetzea: Ikuskapen-talde edo -unitateek. Proposamenarekin zerikusia duten datu, txosten, aurrekari eta egiaztagiri guztiak eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei. Eskatzaileek, entzunaldiaren izapidea egin aurretik, edozein unetan aurkeztu ahal izango dituzte alegazioak eta aurkeztu nahi dituzten dokumentuak edo egiaztagiriak. Eskatzaileek eta Administrazioak egokitzat jotzen dituzten probak egitea proposatu ahal izango dute. Era berean, balorazio-proposamenaren edukiari buruzko aditu-txostenak egiteko eskatu ahal izango dute.
Amaiera: Ebazpen arrazoitua eman beharko da, proposamena onartzeko, ezesteko edo beste proposamen alternatibo bat onartzeko. Finantza eta Zerga Ikuskaritzako Departamentuak izango du prozedura ebazteko eskumena.
Inprimakiak
Ebazteko epea
6 hilabete
Ebazpen-organoa
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Baliabideak
Ematen den ebazpenaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, hargatik eragotzi gabe ebazpenean ezarritako balioak aplikatzearen ondorioz egiten diren likidazio-egintzen aurka jar daitezkeen errekurtsoak eta erreklamazioak.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
Real Decreto 439/2007, de 30 de marzo,por el que se aprueba el Reglamento del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas. Disposición Adicional 2ª. (BOE 31-marzo-2007)