Ziurtagiriak. Jardueraren ondorengotzaren ziurtagiriak ematea
Datu orokorrak
Izena
Ziurtagiriak. Jardueraren ondorengotzaren ziurtagiriak ematea
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Ustiategi eta jarduera ekonomikoen titulartasuna eskuratu nahi duenaren aldeko zorren, zehapenen eta zerga-erantzukizunen ziurtagiria egiteko prozedura, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 42.1.c) artikuluan aipatzen diren eskuratu aurreko zerga-betebeharren erantzukizun solidarioa mugatzeko helburuarekin.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
interesduna
Eskatzailea: Herritarra - Enpresa
Aurkezteko lekua
Telematikoa.
ZAEAren bulegoak.
Posta-bulegoak.
39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako gainerako lekuak.
Dokumentazioa
Ziurtagiriaren eskabidea
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera. Ustiategien eta jarduera ekonomikoen titulartasuna eskuratu nahi duen ziurtagiriaren eskaera, egungo titularra ados badago. Ziurtagiriek ez dute ondoriorik izango, horien edukia edozein dela ere, baldin eta ziurtagiri horiek egiteko eskabidea aurkeztu den data dena delako ustiategia edo jarduera ekonomikoa eskuratu zenekoa baino geroagokoa bada.
Izapidetzea eta amaitzea. Zerga-administrazioak hiru hilabeteko epean eman beharko du ziurtagiri hori, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, eskuratzailearen erantzukizuna bertan jasotako zor, zehapen eta erantzukizunetara mugatuko da. Ziurtagiria egiten bada zorrak, zehapenak edo erantzukizunak aipatu gabe, edo adierazitako epean ematen ez bada, eskatzaileak ez du artikulu horretan aipatzen den erantzukizunik izango. Ziurtagiri horietatik eratorritako erantzukizunaren salbuespenak edo mugaketak ziurtagiria eskatzen duen administrazioak likidatzeko eskumena duen zorren gainean bakarrik izango ditu ondorioak.
Inprimakiak
Ebazteko epea
3 hilabete
Ebazpen-organoa
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Baliabideak
Ziurtagiriaren edukiaren aurka, 10 eguneko epean bakarrik onartzen da desadostasun-idazkia, aldaketa eskatzeko.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
-
Ley 58/2003, de 17 de diciembre,
General Tributaria. Artículos 42 y 175. (BOE 18-diciembre-2003)
-
Real Decreto 939/2005, de 29 de julio,
por el que se aprueba el Reglamento General de Recaudación. Artículo 125. (BOE 2-septiembre-2005)
-
Resolución de 22 de enero de 2013, de la Presidencia de la Agencia Estatal de Administración Tributaria,
sobre organización y atribución de competencias en el área de Recaudación. (BOE 25 - enero - 2013)