Bide judizial eta zibilaren aurreko erreklamazioak.
Datu orokorrak
Izena
Bide judizial eta zibilaren aurreko erreklamazioak.
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Edozein herri-administrazioren aurka zuzenbide pribatuan edo lan-zuzenbidean oinarritutako akzioak egikaritu aurreko betekizuna da administrazio-bidean erreklamazioa egitea, lege-mailako xedapen batek betekizun hori salbuesten duen kasuetan izan ezik.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
interesduna
Eskatzailea: Herritarra - Enpresa
Aurkezteko lekua
Telematikoa.
ZAEAren bulegoak.
Posta-bulegoak.
39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako lekuak
Dokumentazioa
Erreklamatzaileak bere eskubidea oinarritzen duen edozein agiri.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera: Interesdunaren aurkezpena. Aurretiazko erreklamazioa aurkeztu ondoren, eten egingo dira akzio judizialak egikaritzeko epeak, eta berriro zenbatuko dira ebazpenaren berariazko jakinarazpena egiten den egunetik edo, hala badagokio, epea igarotzeagatik ezetsitzat jotzen denetik.
Izapidetzea: Bide zibilaren aurreko erreklamazioen kasuan, erreklamazioa aurkeztu zaion organoak bost eguneko epean bidaliko dio eskumena duen organoari, gaiaren aurrekari guztiekin batera. Ebazteko eskumena duen organoak espedientea osatzeko agindu ahal izango du, beharrezkoak diren aurrekari, txosten, dokumentu eta datuekin.
Amaiera: Organo eskudunaren erabakia.
Inprimakiak
Ebazteko epea
6 hilabete
Ebazpen-organoa
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Baliabideak
Akzio judizial zibila edo lanekoa jartzea, eta prozedura hau aldez aurreko eta nahitaezko administrazio-betekizuna izatea.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa