Internet bidez zerga-arloko izapideak eta jarduketak egiteko ahalordea
Datu orokorrak
Izena
Internet bidez zerga-arloko izapideak eta jarduketak egiteko ahalordea
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Jarduteko gaitasuna duten zergapekoek ordezkari baten bidez jardun dezakete, eta ordezkari horrekin ulertuko dira ondoz ondoko administrazio-jarduerak, salbu eta berariaz kontrakoa adierazten bada. Internet bidez egindako jarduketen kasuan, Zerga Agentziaren aurreko jarduketa elektronikoaren ondorioetarako soilik, eta erregistro publikoaren izaerarik gabe, ahalordetzeen erregistro elektronikoa dago. Bertan, interesdunek hirugarrenei beren izenean elektronikoki jarduteko ematen dizkieten ordezkaritzak jasoko dira.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
interesduna
Eskatzailea: Herritarra - Enpresa
Aurkezteko lekua
Online
ZAEAren bulegoak
Dokumentazioa
1.- Interesdunaren aukeran: a) Ahalordetze-formularioa. b) Agiri publikoa edo agiri pribatua, notarioak legitimatutako sinadurarekin. c) Izapidetze elektronikorako eskuragarri dagoen formularioa. 2.- Ahaldunaren onarpena.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera: Internet bidez zerga-arloko izapideak eta jarduketak egiteko ahalordea erregistroan sartzeko eskaera aurkeztea. Agerraldi bidez egin daiteke, notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu publiko edo pribatu bat aurkeztuz edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren web-orriaren bidez. Beharrezkoa da ahalordetzeak aipatzen dituen izapideak aipatzea.
Izapidetzea: Ahalordetzearen edukia egiaztatzea. Ahalordea ematean akatsik atzemanez gero, interesdunari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzan. Halaber, adieraziko zaio, hala egin ezean, jarduketak artxibatu egingo direla, interesdunak bere eskaerari uko egiten diola aintzat hartuta.
Amaiera: Erregistroan sartzea
Inprimakiak
Ebazteko epea
Ez dauka
Ebazpen-organoa
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
Ley 58/2003, de 17 de diciembre,General Tributaria. Artículos 45 a 47. (BOE 18-diciembre-2003)
Normativa de tramitación
-
Resolución de 18 de mayo de 2010, de la Dirección General de la Agencia Estatal de Administración Tributaria,
en relación con el registro y gestión de apoderamientos y el registro y gestión de las sucesiones y de las representaciones legales de menores e incapacitados para la realización de trámites y actuaciones por Internet ante la Agencia Tributaria. (BOE 21-mayo-2010)
-
Ley 39/2015, de 1 de octubre,
del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Artículos 5 y 6