Zerga-salaketa
Datu orokorrak
Izena
Zerga-salaketa
Prozedura-mota
Zergak
Gaia
Zergak
Xedea
Zerga Agentziari jakinaraztea zergekin lotutako arau-hausteak izan daitezkeen edo tributuak aplikatzeko garrantzitsuak izan daitezkeen gertakariak edo egoerak.
Organo arduraduna
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
Prozedurari buruzko informazio orokorra
Hasteko modua
interesduna
Eskatzailea: Herritarra - Enpresa
Aurkezteko lekua
Telematikoa.
ZAEAren bulegoak.
Posta-bulegoak.
39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako lekuak
Dokumentazioa
Interesdunaren eskabidea, egokitzat jotzen duen dokumentazioarekin batera.
Prozeduraren/zerbitzuaren faseak
Hasiera: Salaketaren aurkezpena, salatzailearen eskutik. Salaketa horren bidez, salatzaileak zergekin lotutako arau-hausteak izan daitezkeen edo tributuak aplikatzeko garrantzitsuak izan daitezkeen gertakarien edo egoeren berri ematen dio Zerga Administrazioari.
Izapidetzea: Salaketa jaso ondoren, organo eskudunari bidaliko zaio, egin beharreko jarduketak egin ditzan.
Amaiera. - Salaketa artxibatzea, funtsik gabekotzat jotzen denean edo egitateak edo salatutako pertsonak behar bezala zehazten edo identifikatzen ez direnean. - Dagozkion jarduketen hasiera, baldin eta egotzitako egitateetan egiazkotasun-zantzu nahikoa badago eta Zerga Administrazioak egitate horiek ezagutzen ez baditu. Kasu horretan, salaketa ez da administrazio-espedientearen parte izango. Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten diren administrazio-jarduketetan, eta ez zaio horien emaitzaren berri emango. Era berean, ez du legitimaziorik izango jarduketa horien emaitzei buruzko errekurtsoak edo erreklamazioak jartzeko.
Inprimakiak
Ebazpen-organoa
Ez da ebazpenez amaitzen.
Izapidetze elektronikoari lotutako informazioa
Identifikazio-sistema
NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa, PIN gakoa
Interaktibitate-maila
4. maila: Izapidetze elektronikoa
Araudia
Oinarrizko araudia
Ley 58/2003, de 17 de diciembre,General Tributaria. Artículo 114. (BOE 18-diciembre-2003)