Zerga-tasa aplikatzen zaion balioak badu murrizketarik?
Garraiobidearen aitorpen-balioa zein kasutan murriztu daitekeen zehaztuko dizugu, inguruabar zehatzen arabera, hala nola etxebizitza gisa egokitutako ibilgailu automobilak, autokarabana gisa kalifikatutakoak eta familia ugariek erabiltzekoak
-
Familia ugaria bazara, % 50eko murrizketa lor zenezake, matrikulatzen den automobilak gutxienez bost plaza eta gehienez bederatzi plaza — gidariarena barne — baditu homologatuta, betiere zure familiak soilik erabiltzeko bada, eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, ugaritzat jotzen bada. Hona hemen baldintzak:
-
Ibilgailuaren behin betiko lehen matrikulazioa aipatutako familien aitaren edo amaren izenean edo bien izenean egin beharko da.
-
Gutxienez lau urte igaro beharko dira aurreko a) letran aipatutako edozein pertsonaren izenean eta murrizketa horren babesean beste ibilgailu bat matrikulatu zenetik. Hala ere, baldintza hori ez da eskatuko behar bezala egiaztatutako ibilgailuen erabateko ezbeharren kasuan.
-
Murrizketa horren babesean matrikulatutako ibilgailu automobila ezin izango da inter vivos egintzen bidez eskualdatu matrikulatu eta hurrengo lau urteetan.
OHARRA: Kasu horretan, zerga-administrazioaren aldez aurreko aitorpena behar da (05 eredua), behar den egiaztagiria aurkeztuta.
-
-
Etxebizitza gisa egokitutako ibilgailuak. Zerga-oinarriaren zenbatekoa ehuneko 30 murriztuko da ibilgailu hauei dagokienez:
-
Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II. eranskinaren 2007ko ekainaren 30ean indarrean zegoen bertsioan «autokarabana» hitzarekin definitutako ibilgailuak.
-
Etxebizitza gisa erabiltzeko egokitutako ibilgailuak, bai ibilgailu misto moldagarriak, bai N1, N2 eta N3 kategorietan sartzen direnak.
Ibilgailu berean bi murrizketak aplikatu behar badira (familia ugaria eta etxebizitzara bideratutako ibilgailua), zerga-oinarriaren % 20 zenbatuko da
-