Matrikulazioa Ceutan eta Melillan
Ceutan eta Melillan lehen aldiz matrikulatutako ibilgailuak penintsulan, Balear Uharteetan eta Kanarietan sartzeko inguruabarrak
Garraiobidearen lehen matrikulazioaren unean, egin beharreko izapideak Penintsulan eta Balear Uharteetan egindakoen antzekoak dira, baina 0 zerga-tasan, garraiobideari aplikatu beharreko epigrafe desberdinetarako
Ceuta eta Melillan zerga sorrarazi duen garraiobide hori penintsulan eta Balear Uharteetan edo Kanarietan behin betiko inportatzen denean, tasa orokorrak honako koefiziente hauekin biderkatzearen ondoriozko zerga-tasei likidatuko zaie zerga:
-
Behin betiko inportazioa zergapeko egitatea egin eta hurrengo urtean egiten bada: 1,00.
-
Behin betiko inportazioa zergapeko egitatea egin eta hurrengo bigarren urtean egiten bada: 0,67.
-
Behin betiko inportazioa zergapeko egitatea egin eta hirugarren edo laugarren urtearen barruan egiten bada: 0,42.
OHARRA: Kasu horietan, garraiobideak aduanan duen balioak osatuko du zerga-oinarria.
Garraiobidea Ceutatik eta Melillatik sartzearen ondorioz egin beharreko likidazioak eta autolikidazioak, lehen azaldu bezala, ez dira eskatuko garraiobidearen titularraren bizilekua behin betiko inportazioa edo behin betiko sarrera gertatzen den lurraldera aldatzen den kasuetan. Atal honetan xedatutakoa aplikatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
-
Interesdunek ohiko bizilekua Ceutan eta Melillan izan beharko dute, lekualdaketaren aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez.
-
Garraiobideak Ceutan eta Melillan dauden zerga-baldintza normaletan eskuratu beharko dira, eta lurralde horietatik irtetean ez dute inolako salbuespenik edo itzulketarik jaso beharko.
-
Garraiobideak interesdunak bere egoitza zaharrean erabili beharko ditu egoitza hori utzi baino sei hilabete lehenago gutxienez.
-
Zenbaki honetan aipatzen diren garraiobideak ez dira transmititu beharko inportazioaren edo sarreraren ondorengo hamabi hilabeteetan. Baldintza hori betetzen ez bada, dagokion likidazioa edo autolikidazioa egingo da, ez-betetzea gertatzen den uneari dagokionez.