Matrikulazioa Kanariar Uharteetan
Kanarietan lehen aldiz matrikulatutako ibilgailuak penintsulan eta Balear Uharteetan sartzeko inguruabarrak
Garraiobidea lehen aldiz matrikulatzeko unean, egin beharreko izapideak Penintsulan eta Balear Uharteetan egindakoen antzekoak dira, baina epigrafe bakoitzerako zerga-tasak eremu horietan oro har aplikatzen direnak baino puntu bat txikiagoak dira.
Kanarietan zerga hori sorrarazi duen garraiobidea penintsulan eta Balear Uharteetan behin betiko sartzen denean, zerga-egitatea gauzatu eta hurrengo lehen urtean, titularrak autolikidatu eta ordaindu beharko ditu Kanarietako Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko zerga-tasaren eta behin betiko sartu den autonomia-erkidegoan aplikatu beharreko tasaren arteko aldeari dagozkion kuotak, zerga oinarria sartzen den unean garraiobideak duen balioak osatuko duen zerga-oinarriaren gainean.
Paragrafo honetako aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta, sartu beharreko garraiobideari dagokionez, Kanarietan zerga hori eskatu bada, eta hura sartzeko unean penintsulako autonomia-erkidegoetan edo Balear Uharteetan garraiobide horretarako indarrean dagoen zerga-tasa baino txikiagoa ez bada.
OHARRA: Garraiobidea Kanarietatik sartzearen ondorioz egin beharreko likidazioak eta autolikidazioak, lehen azaldu bezala, ez dira eskatuko garraiobidearen titularraren bizilekua behin betiko inportazioa edo behin betiko sarrera gertatzen den lurraldera aldatzen den kasuetan. Atal honetan xedatutakoa aplikatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
-
Interesdunek ohiko bizilekua Kanarietan izan beharko dute, gutxienez lekualdaketa egin aurreko hamabi hilabeteetan.
-
Garraiobideak Kanarietan dauden zerga-baldintza normaletan eskuratu beharko dira, eta lurralde horietatik irtetean ez dute inolako salbuespenik edo itzulketarik jaso beharko.
-
Garraiobideak interesdunak bere egoitza zaharrean erabili beharko ditu egoitza hori utzi baino sei hilabete lehenago gutxienez.
-
Zenbaki honetan aipatzen diren garraiobideak ez dira transmititu beharko inportazioaren edo sarreraren ondorengo hamabi hilabeteetan. Baldintza hori betetzen ez bada, dagokion likidazioa edo autolikidazioa egingo da, ez-betetzea gertatzen den uneari dagokionez.