568 eredua
Ordaindutako kuota osoa edo zati bat itzultzeko eskaera-eredua. Garraiobideen birsalmentan profesionalki diharduten enpresaburuek aurkeztu behar dute, garraiobideak lurraldetik kanpora bidaltzen direnean.
Eredu hori garraiobideen birsalmentan profesionalki diharduten enpresaburuek aurkeztu beharko dute, bidalketaren unean garraiobideak zuen balioari dagokion kuotaren zatia itzultzeko eskatzen dutenean, zerga aplikatzen den lurraldetik kanpo behin betiko bidali dutela egiaztatzen dutenei dagokienez, behin betiko lehen matrikulaziotik lau urte igaro baino lehen, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 66. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Adierazpenarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren azken ordainagiria.
-
Zerga aplikatzen den lurraldetik kanpo bidaltzen den garraiobide bakoitzeko:
-
Ibilgailuaren zirkulazio-baimena edo ontziaren edo aireontziaren nabigazio-lizentzia.
-
Salmenta-kontratua.
-
Matrikulazioaren arloan eskumena duen organoak emandako baja-ziurtagiria.
-
Garraiobideak lurraldetik kanpo birsaldu eta bidaltzeagatik itzultzeko eskaera nahitaez bide telematikoz aurkeztu beharko da Internet bidez.