Ordainean ematea
Irabazia salbuetsita egoteko bete beharreko baldintzak
PFEZtik salbuetsita dago ondare-irabazia, honako baldintza hauek betetzen badira:
-
Zordunaren edo zordunaren bermatzailearen ohiko etxebizitza eskualdatzean agerian jartzea.
-
Etxebizitzaren eskualdaketa ordainean edo hipoteka-betearazpen judizial edo notarialetan egitea.
-
Ohiko etxebizitza horren gainean hipotekarekin bermatutako zorrak kitatzea, zor horiek kreditu-erakundeekin edo, modu profesionalean, hipoteka-maileguak edo -kredituak ematen dituen beste edozein erakunderekin egindakoak badira.
-
Nolanahi ere, beharrezkoa izango da ohiko etxebizitzaren jabeak beste ondasun edo eskubide batzuk ez izatea, zor osoa kitatzeko eta etxebizitza besterendu ez dadin.