Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria errentariarentzako
Baldintzen eta mugen berri ematen dizugu
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria kendu da. Hala ere, araubide iragankor bat ezartzen da, kenkari horren onuradun izaten jarrai dezazun, baldintza hauek betetzen badituzu:
-
2015eko urtarrilaren 1a baino lehen errentamendu-kontratu bat egin baduzu eta, data hori baino lehen, zure ohiko etxebizitza alokatzeko zenbatekoak ordaindu badituzu.
-
Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkarirako eskubidea izan baduzu, etxebizitza horren alokairuagatik 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako zergaldi batean ordaindutako kopuruei dagokienez.
Zure ohiko etxebizitza alokatzeagatik zergaldian ordaindutako zenbatekoen % 10,05 kendu ahal izango duzu, betiere zure zerga-oinarria urtean 24.107,20 eurotik beherakoa bada, eta zure autonomia-erkidegoak ekitaldi bakoitzerako ohiko etxebizitza alokatzeagatik onartu duen kenkaria alde batera utzi gabe.