Ohiko etxebizitzagatiko kenkariaren aurrerapena
Eskaera egiteko baldintzak eta epeak
Besteren konturako langilea bazara, bi osoko murrizketa eska dezakezu zure lan-errentei aplikatu beharreko atxikipen-tasan, baldin eta:
-
zure ordaintzaile guztien lan-etekinengatiko ordainsari osoen zenbatekoa urtean 33.007,20 eurotik beherakoa bada
-
zure ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko maileguengatik ordainketak egiten badituzu (ez da ez handitzea ez eraikitzea aurreikusten)
-
ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkarirako eskubidea baduzu
-
egoera hori zure ordaintzaileari jakinarazten diozunean. 145 eredua erabil dezakezu
-
eta atxikipen-tasa murrizketaren ondorioz negatiboa ez bada.
Laneko errenten ordaintzailea bazara, kontuan hartu beharko duzu zure enplegatuei egin beharreko atxikipena kalkulatzeko.
Aurkezteko epeak eta ondorioak
Ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko dirua erabiltzen duzun unetik bertatik egin dezakezu jakinarazpena.
Atxikipen-tasaren erregularizazioak jakinarazten duzun egunetik aurrera izango ditu ondorioak, baldin eta nomina egiteko gutxienez 5 egun falta badira.
Ez duzu jakinarazpen hori ekitaldi bakoitzean errepikatu behar, hasieran jakinarazi dituzun datuetan aldaketarik ez badago behintzat.