Ohiko etxebizitzaren kontzeptua
Zer da ohiko etxebizitza kenkariaren ondorioetarako?
Kenkariaren ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da honako baldintza hauek betetzen dituen eraikina:
-
gutxienez hiru urtez jarraian zergadunaren bizilekua izan izana.
Hala ere, ohiko etxebizitza izan zela ulertuko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean edo bizilekua aldatzea eskatzen duten beste inguruabar batzuk gertatzen direnean, hala nola:
-
senar-emaztegaiak ezkontzea
-
senar-emaztegaiak banantzea
-
lantokia aldatzea
-
lehen enplegua lortzea, lana aldatzea edo justifikatutako antzeko beste arrazoi batzuk
-
Era berean, etxebizitza aldatzea eskatzen duen arrazoitzat hartuko da zergadunaren beraren edo haren ezkontidearen desgaitasunarengatik, edo hirugarren gradurainoko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko zuzeneko edo alboko lerroko senide baten desgaitasunarengatik etxebizitza bizitzeko egokia ez izatea.
-
-
Zergaduna benetan eta modu iraunkorrean bertan bizi izatea hamabi hilabete baino gutxiagoko epean, obrak eskuratu edo amaitzen diren egunetik zenbatzen hasita.
Hala ere, erositako etxebizitzak ohiko izaera galtzen ez duela ulertuko da arestian adierazitako inguruabarrak gertatzen direnean eta zergadunak karguagatik edo enpleguagatik ohiko etxebizitza baliatzen duenean eta eskuratutako etxebizitza erabiltzen ez denean. Kasu horretan, hamabi hilabeteko epea dagokion kargua edo enplegua uzten den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.