Zer zenbatekogatik ken daiteke?
Inbertitutako zenbatekoetatik, zenbat dira kengarriak?
Ekitaldian inbertitutako zenbatekoengatik honakoa ken dezakezu:
- Ohiko etxebizitza erosteagatik, birgaitzeagatik, eraikitzeagatik edo handitzeko inbertsioengatik: 9.040 € arte urtean.
Muga hori bakarra izango da aipatutako inbertsio-kontzeptu guztietarako, eta zenbateko berean aplikatuko da baterako tributazioan.
- ,Desgaitasuna dela-eta zergadunaren ohiko etxebizitza egokitzeko obrak eta instalazioak egiteko zenbatekoengatik: 12.080 € arte urtean. Azken muga horrek ez du zerikusirik ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko gainerako kontzeptu kengarrietarako ezarritako 9.040 euroko mugarekin.
Muga hori zenbateko berean aplikatuko da baterako tributazioan.
Bi kasuetan, inbertitutako zenbatekoek zenbateko horien gainean izan dezaketen soberakina ezin da etorkizuneko ekitaldietara eraman.
Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkarirako eskubidea erabili nahi duten zergadunek, eskatutako baldintzak betetzeagatik, PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko dute nahitaez.