Energia-birgaiketako obrengatiko kenkaria
Zein etxebizitzatan egin behar dituzun obrak, zeintzuk diren epeak, zein obrek ematen duten kenkarirako eskubidea, nola egiaztatzen duzun hobekuntza, noiz eta zein kopurutan aplikatzen duzun kenkaria
Zein eraikinetan egin daitezke obrak?
Zure jabetzakoak diren eta nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinetan dauden etxebizitza, garaje-plaza eta trastelekuetan.
Jarduera ekonomikoei eragiten dien etxebizitza-zatiak ez du kenkarirako eskubiderik ematen.