Kenkarien arau komunak
Kenkarien arteko bateraezintasunei, obrak ordaintzeko erabili behar dituzun ordainbideei, kenkarirako eskubidea ematen duten zenbatekoei eta ziurtagirien baldintzei buruzko informazioa ematen dizugu
-
Kenkariak bateraezinak dira obra berari dagokionez.
-
Zenbatekoak kreditu- edo zordunketa-txartel bidez, banku-transferentzia bidez, txeke izendun bidez edo kreditu-erakundeetako kontuetan sartuz ordaindu behar zaizkie obra horiek egiten dituzten pertsona edo erakundeei, bai eta ziurtagiri horiek ematen dituzten pertsona edo erakundeei ere.
Ordaindutako kopuruetatik kendu egin beharko dituzu laguntza-programa publiko baten bidez diruz lagundutako zenbatekoak, edo laguntza horiek emateko behin betiko ebazpenaren bidez diruz laguntzekoak direnak.
Legezko erabilerako diru-emateen bidez ordaindutako zenbatekoek ez dute kenkarirako eskubiderik ematen.
-
Egindako obrengatik ordaindutako zenbatekotzat joko dira obrak gauzatzeko beharrezkoak direnak, honako hauek barne: ordainsari profesionalak, proiektu teknikoak idazteko kostuak, obren zuzendaritza, obrak edo instalazioak gauzatzeko kostua, ekipamenduetan eta materialetan egindako inbertsioa eta horiek garatzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk, bai eta eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak ematea ere.
Kopuru horietan ez dira kontuan hartuko jatorri fosileko erregaiak erabiltzen dituzten ekipoak instalatzeko edo ordezteko kostuak.
-
Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egin eta erregistratu beharko dira.
-
Ez dira PFEZaren zerga-oinarrian sartuko dibidendu digitalaren liberazioak eragindako eraikinetan ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak jasotzeak edo haietara sarbidea izateak eragindako kostuak konpentsatzeko laguntzak, ez eta birgaitze energetikoaren arloko programa jakin batzuen arabera emandakoak ere.