Egotzitako errentaren kalkulua
Egotzitako errenta nola kuantifikatzen den
Hiri-higiezin bakoitzari egotz dakiokeen errenta honako ehuneko hauek aplikatuz egiten da:
-
Oro har, % 2 aplikatuko zaio OHZren ordainagirian agertzen den higiezinaren katastro-balioari.
-
% 1,1 honako kasu hauetan:
-
En los períodos impositivos 2023, 2024 y 2025 este porcentaje se aplicará a los inmuebles cuyos valores catastrales hayan sido revisados, modificados o determinados mediante un procedimiento de valoración colectiva de carácter general, de conformidad con la normativa catastral, siempre hayan entrado en vigor a partir de 1 de enero de 2012.
-
Zergaren sortzapen-datan (normalean, abenduaren 31n) katastro-baliorik ez duten edo titularrari jakinarazi ez zaizkion higiezinak. Kasu horretan, % 1,1eko ehunekoa honako balio hauetatik handienaren % 50aren gainean aplikatuko da:
-
Higiezinaren prezioa, kontraprestazioa edo eskuratze-balioa.
-
Higiezinaren balioa, Administrazioak beste zerga batzuen ondorioetarako egiaztatutakoa.
-
Kasu bakoitzean dagokion ehunekoa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoari ez zaio inolako gasturik kenduko.
Ondasun higiezin baten titulartasuna pertsona bati baino gehiagori dagokionean, ondasun horretatik eratorritako errentaren egozpena horietako bakoitzak titulartasun horretan duen partaidetzaren proportzioan lortutzat joko da. Jabe soila eta gozamenduna izanez gero, errenta gozamendunari egozten zaio.
Ondasun higiezina bere jabe edo gozamendunen esku bakarrik egon denean urtearen zati batean, errenta egozgarria izango da aldi horretan dauden egunen kopuruari proportzionalki dagokiona.
Ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubide errealen kasuan, egozpena eskubide errealaren titularrak egin beharko du, ondasun higiezinaren katastro-balioa aprobetxamendu-aldiaren urteko iraupenaren arabera hainbanatzearen emaitzari % 2ko edo % 1,1eko ehunekoa aplikatuz, dagokionaren arabera; urtean bi aste baino gutxiagokoa bada, ez da errentarik egotziko.
-