Zein higiezini egozten zaizkien higiezinen errentak
Zein higiezinek sortzen duten errenten egozpena eta zeintzuk ez
Higiezinen errentak egozteko, higiezinek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
-
Hiri-ondasun higiezinak izatea eta jarduera ekonomikoei lotuta ez egotea.
-
Nekazaritzako, basogintzako edo abeltzaintzako ustiategiak garatzeko ezinbestekoak ez diren eta jarduera ekonomikoei atxikita ez dauden eraikinak dituzten landa-higiezinak izatea.
-
Kapital-errendimendurik sortzen ez dutenak ondasun higiezinen, negozioen edo meategien errentamenduaren ondorioz, edo ondasun higiezinen gaineko erabilera edo gozamen eskubideak edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondorioz.
-
Zergadunaren ohiko etxebizitza ez izatea. Ondorio horietarako, zergadunaren ohiko etxebizitzaren parte dira higiezinarekin batera erositako garaje-plazak, gehienez ere bi.
-
Eraiki gabeko lurzorua, eraikitzen ari diren higiezinak edo, hirigintza-arrazoiengatik, erabili ezin diren higiezinak ez izatea.
Egoiliarrentzako aparkalekuak erabiltzeko eskubidea emateak ez du higiezinen errentarik egoztea eragiten, emakida hori ez baita eskubide erreala.