Ohiko etxebizitza berrinbertsioaren bidez eskualdatzea
Irabazia salbuetsita egoteko bete beharreko baldintzak
Zure ohiko etxebizitza eskualdatzen baduzu, eskualdaketan lortutako ondare-irabazia salbuetsi egin daiteke eskualdaketatik lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat erosteko edo zure ohiko etxebizitza izango dena birgaitzeko berrinbertitzen baduzu.
Salbuespena ez da automatikoki aplikatzen; aitzitik, salbuespena onartu nahi duzula adierazi beharko duzu, eta, horretarako, eskualdatutako zein eskuratutako etxebizitza edo, hala badagokio, birgaitutako etxebizitza ohiko etxebizitzatzat hartu beharko dira, eta berrinbertsioa legeak ezarritako epe eta baldintzetan egin beharko da.
Besterentzean lortutako zenbatekoa behin edo hurrenez hurren berrinbertitu beharko da, gehienez ere bi urteko epean, datatik datara zenbatuta; epe hori aurreko ohiko etxebizitza saldu aurretikoak ere izan daitezke.
Berrinbertsioa ez da epez kanpo egiten salmenta epeka edo prezio geroratuarekin egin denean, betiere epeen zenbatekoa jasotzen diren zergaldiaren barruan adierazitako helbururako erabiltzen bada.
Berrinbertsioaren zenbatekoa besterentzean lortutako guztizkoa baino txikiagoa bada, lehen adierazitako baldintzetan benetan berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala soilik kenduko da kargatik.